XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hau bai eguna ondo hasteko modua.

Esandakoak ez zion grazia gehiegirik egin Pikubururi, nagusi on guztiei bezala laudorioak eta zurikeriak gustatzen zitzaizkion; baina arazoaren alde ona bilatzen jakin zuen, beharbada konformatzen ez dena nahi ez duelako baita.

- Bueno, gutxienez atso ahul eta ezindu bati lagundu diogu -erantzun zuen.

- Ahul eta ezindua, bai, bai... -erantzun zuen ironiaz Ebelio Zaldarrak.

Esanzaki barre leloa sartu zitzaion, baina Pikuburuk entzun ezarena egin zuen.

Lanbide guztiak ikasi egiten dira, eta bidelapurrarena ez da sugezoratzailea edo arkakuso edo oilo loken hezitzailea baino errezagoa, adibidez.